Jarduerak

Jarduerak giro lasai eta abegikorrean egingo dira, eta gehienez ere 6 pertsona egongo dira gela bakoitzean. Arreta hurbila eta guztiz pertsonalizatua eskainiko dugu.

Pilates

Metodo hau gorputza indartzeko egokia da, jarrera eta arnasketa kontrolatzen ikasiz . Gorputzaren posizio egokia oso kontuan izango dugu eta gure gorputza kaltetu gabe sendotzen saiatuko gara. Saio lasaiak, eguneroko tentsioak askatzeko.

Sabelaldeko gimnasia hipopresiboa

Erditze osteko errekuperaziorako sortu zen gimnasia mota bat da, baina gaur egun adin guztietako emakumeek eta gizonek egiten dute. Bizkarreko arazoak, sabelaldeko ahultasuna eta inkontinentzia-arazoak prebenitzeko eta konpontzeko egokia da, batez ere.

45 minutuko saioak egingo dira, sabelaldea eta zoru pelbikoa modu eraginkorrean indartzeko.

TAD eta 5p metodoa

TAD metodoa (kirolerako trantsizioa) zoru pelbikoaren entrenamendu funtzionalerako metodo bikaina da, eta haurdunaldian, erditze ostean eta pelbis-zoruaren disfuntzioak tratatzeko erabiltzen da (gernu-inkontinentzia, prolapsoak eta sabelaldeko diastasia).

5p metodoa norberaren gorputzaz jabetzeko, jarrera birprogramatzeko eta zoru pelbikoaren disfuntzioak tratatzeko diseinatutako tresna dinamikoa eta eraginkorra da.

Erditzea prestatzeko gimnasia

Gimnasia leuneko saioa, ariketak haurdunaldi fase guztietan egokitzeko. Elastikotasun-ariketa leunak konbinatuko ditugu, erditze-kanala irekitzen laguntzeko, pelbisa mugiarazteko, arnasketak haurdunaldi optimoa izateko eta gorputza erditze on baterako prestatzeko behar den guztia egiteko.

Bereziki egokia erditze osteko errekuperazio hobea eta azkarragoa izateko.

Gurasoentzako haur masajea

0-12 hilabeteko haurtxoak dituzten gurasoentzako ikastaroa. Ordu eta erdiko lau saio, non laztan itxurako masajeek seme-alabarekin komunikatzen laguntzen diguten, erlaxatzen dugun bitartean, gaitzen bat arintzen dugun bitartean edo mimatzen dugun bitartean.